XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaz ere Frantzitik bidaldu soldadoek, fellaga gudarien itzal eta eskupetik ateratzeko etxetik kanpo bota gaituzte eta smala izeneko kanpoetan bildu.

Smala hori alanbrez hitsia zen eta egunaz baino ez ginen kanporatzen.

Gure etxeak lohiz eta lastoz ziren: hori irabazia.

Baina frantseseri fellagarekin ez ibiltzea hitzeman diegu eta haiek armaturik gure Aduaretara itzuli gara: gauetegun guardia edukiz, iraultzaileak baztertzeko eginbidea daukagu.

Horregatik urte bete hontan gure herri koskorreko zaintaldia, behin gauean eta bestean egunaz daukat.

Gaur, gauazko aldia dut.

Ez gara herrian aski gizon... gau guzian hor egon behar... zer gaitz den, ni bezala ezkondu berri naizelarik... Dorrea, lau kantoinezko dorretxoa da.

Sar`eta atea hitxi dut... Barrengo zubiak gora dorre goihenera igaiten naiz.

Behean atea zerratua, goihenean zubiak goiti tiraturik: hola bisiten axolbean nago.

Orduko illuna da... kanpoan Afrikako gaua.

Gazte gaztean, Europan nindagoenean, hemengo gau zeruez, hemengo mendi ibilaldiez nuen amets.

Gaur, izar guziak ageri dira; Ain-M'ran-eko karrika argiak ere urrunean.

Herriaren ikuspegian, bi zafla nabaritzen ditut: zafla zabal argia hegoaldean, gardea, harria, tokika garia sortzen den lurrena, atzean, itsas-aldera mendi beltzak, olibondo, pikondoen tantekin eta oihanen txingolekin.

Gaua hasten denean, zakur bakanak zaungaz... Aduareko jende baten bozak...